jueves, 10 de junio de 2010

Txikia, handi egiten ari da

Txikia, handi egiten ari da

Tximistarri taldea lan bikaina egiten ari da azken urteotan eta lan horren fruituak jasotzen hasi da jada.
Waterpolo Tximistarri klub txiki bat da, duela 8 urte sortu zen eta oso gogor egiten ari da lan gazteek uretan kirola egiten jarrai dezaten. Horixe da klub horren helburu nagusia, kirol balioak sustatzea: ahalegina, adiskidetasuna, talde-lana, eta eskuratzen ari diren emaitzak ikusita, badirudi helburua lortzen ari direla.
Nolanahi ere, kirol-proiektu honekin aurrera jarraitzeko eta hura finantzatzeko, Donostiako eta inguruko erakunde publikoek eta pribatuek laguntza handiagoa ematea nahiko lukete. Horregatik, Tximistarri taldean albiste onak sortzen direnean horien berri talde horretan hasieratik interesa jarri duten eragile guztiei ere eman nahi izaten diete.
Berri historikoa Oraingoan, albiste ona ez ezik, historikoa ere bada, izan ere Gotzon Vidaurrek entrenatzen dituen waterpoloko bi kirolari infantil gazte Euskadi selekzioarekin aritu dira, beste behin. Brais Correyerok eta Osel Echavek jokatu dute bertan eta selekzio horrekin aritu diren Gipuzkoako ordezkari bakarrak izan dira. Bi jokalari donostiar horiek Euskadiko selekzioarekin kontzentratuta izan dira egun batzuetan, baina hori gutxi balitz, Osel Echave Espainiako selekzioarekin ere jardun du.
Horrenbestez, Osel Etxabe Espainiako selekzioarekin jokatzen duen Gipuzkoako waterpoloaren historiako lehen jokalaria izan da. Oso gaztea izan arren, etorkizun handiko jokalaria da (baita Brais Correyero ere), eta lorpen hori, finean, Tximistarri taldea egiten ari den lan bikainaren adierazgarri besterik ez da. Seguru etorkizunean jokalari gehiagok bi horiek nahi duen bide berari heltzen diotela!
Pixkanaka-pixkanaka Donostian bidea ondo urratzen ari den kirola da, beraz, waterpoloa. Tximistarri taldeak, gainera, argi utzi nahi du, kirol hau ezagutu nahi duen edonork klubeko ateak zabal-zabalik aurkituko dituela. Hona hemen harremanetarako telefono-zenbakiak: 646 240761 (Txema) eta 620 539288 (Gotzon)


No hay comentarios:

Publicar un comentario


Cadetes 2008-2009

Cadetes 2008-2009
Grupo de Cadetes en la temporada 2008-2009

Seguidores